Delegations
- Delegations
- What is the General State Administration in the Territory?
- Legislation
- Delegations in Autonomous Communities
- Government Delegation in the Autonomous Community of Andalusia
- Government Delegate
- News
- Proyectos, Campañas e Información
- Servicios, Servicios Electrónicos y Directorio
- Government Sub-delegation in Seville
- Government Sub-delegation in Almeria
- Government Sub-delegation in Cadiz
- Government Sub-delegation in Cordoba
- Government Sub-delegation in Huelva
- Government Sub-delegation in Jaen
- Government Sub-delegation in Malaga
- Government Sub-delegation in Granada
Gobernuaren Ordezkaritzak Fiskaltzari jakinarazi dio SAREk datorren ostiralean Arrasaten antolatu duen ekitaldia
29/12/2021
Gobernuaren Ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari jakinarazi dio SAREk abenduaren 31rako Arrasaten ETAko kideen alde deitu duen ekitaldia. Fiskaltzari bidalitako informazio-idazkiak Ordezkaritzak berak egintza horri buruz egindako eta Estatuko Segurtasun Indarrek egindako polizia-txostenak jasotzen ditu.
Denis Itxaso Gobernuko ordezkariak gogorarazi du antzeko ekitaldi bat egin nahi izan zela joan den irailean eta, erakundeen eta gizartearen presioaren ondorioz, antolatzaileek atzera egin zutela. Orain, berriz ere euskal gizartearen, terrorismoaren biktimen eta hainbat alderdi politikoren gehiengoaren iritziarekin bat eginda, SAREri eskatu dio “sentsibilitatea eta enpatia ager ditzala, eta ez dezala lagundu bere garaian ETAren terrorismoaren bidegabekeria izugarria pairatu zutenei min alferrekoa eta bidegabea eragiten”.
“Joan den udan mahai gainean egon ez zen elementu berririk ez dago”ela ziurtatu du ordezkariak. Erreakzio politiko eta sozialak horrelako ekintza batean atzera egin behar zutela une hartan konbentzitu bazituen, ez dugu ulertzen nola, hain zuzen ere, ezker abertzaleak ekintza publikoez zauriak ez irekitzeko konpromiso publikoa hartu duen honetan, horrelako deialdiek irauten duten”.
Denis Itxasoren ustez, “harrigarria da hain epe laburrean berriro akats bera egiten ikustea. Badirudi ez dutela ulertu euskal gizartea ez dagoela prest talde terrorista baten iragan kriminala berridazteko edo hezteko, eta ETAren iragana idealizatzeko edo haren arduradunak biktima gisa kokatzeko edozein saiakerak gizartearen eta haren ordezkarien gaitzespen irmoa izango duela”.