Gobernuaren Ordezkaritzak genero-indarkeriaren aurka borrokatzeagatik Euskadiko pertsona eta erakundeak goraipatzen dituzten Menina Sariak eman ditu

19/11/2021

  • Marta Dolado abokatua, EDE Fundazioa eta Osasun profesionalentzako Genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean nola jardun jakiteko Osakidetzaren jarduketa-gida izan dira laugarren edizioko saridunak
  • Isabel Rodríguez Lurralde Politikako ministro eta Gobernuko bozeramaileak eta Denis Itxaso Gobernuaren ordezkariak parte hartuko dute saria emateko ekitaldian

 

EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak Menina 2021 sariak eman ditu. Hauen bidez, saritu eta babestu egiten da autonomia erkidegoko entitate, elkarte, erakunde eta partikularrek emakumearen aurkako edozein indarkeria mota desagerrarazteko egiten duten lana. Denis Itxaso Gobernuaren ordezkariaren arabera, “gure herrialdeko herritar, alderdi politiko eta erakunde guztiei dagokion” lana.

V. edizio honetan, sariak hiru kategoriatan banatu dira:

- Menina saria genero-indarkeriaren aurkako borrokan lan nabarmena egin duen euskal herritarrari: Marta Dolado Galíndez abokatua

- Menina saria genero-indarkeriaren aurkako borrokan erakutsitako konpromisoagatik nabarmendu den euskal kolektibo sozialari: EDE Fundazioa

- Menina saria genero indarkeriaren aurkako sentsibilizazioa eta kontzientziazioa zabaltzeko gaitasunagatik euskal eremuan nabarmendu den proiektu edo ekimen publikoari: Osasun profesionalentzako Genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean nola jardun jakiteko Osakidetzaren jarduketa-gida.

Menina Sariak 2004an sortu ziren Estatuan, Genero Indarkeriaren aurkako Gobernuaren Ordezkaritzaren eskutik. Euskal Herrian bosgarrenez ematen dira, eta menina baten forjaketan egindako eskultura batek irudikatzen ditu sinbolikoki. Bereziki nabarmena da data jakin batzuk gogoratzea, hala nola azaroaren 25a, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna, horren esanahiaren inguruko ekintzak bultzatzeko.

Gobernuaren ordezkariak adierazi duenez, “genero-indarkeria ez da eremu pribatuari eragiten dion arazo bat. Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integralari buruzko Legeak dioen bezala, indarkeria matxista gure gizartean dagoen desberdintasunaren sinbolorik basatiena da“.

2021eko Menina Sariak emateko ekitaldia datorren asteazkenean, azaroak 24, egingo da Bilbon. Zeremonia honekin (streaming bidez jarraitu ahal izango dena) eta Lurralde Politikako ministro eta Gobernuko bozeramaile Isabel Rodriguezen laguntza-bideoa izango duena, Gobernuaren Ordezkaritzak bat egingo du azaroaren 25eko ospakizunarekin. Egun horretan, gainera, Gobernuaren Ordezkaritzako langileak Vitoria-Gasteizko egoitzako ateetan bilduko dira.