Itxaso: “Berdintasun osoaren herritartasuna ez dago oraindik behar bezala finkatuta”

Itxaso: “Berdintasun osoaren herritartasuna ez dago oraindik behar bezala finkatuta”

23/11/2021

Menina Euskadi 2021 Sariak genero indarkeriaren aurkako borrokari

  • EAEko Gobernuaren Ordezkaria Menina Sariak ematean deitoratzen duenez, “indarkeria matxista egiturazko arazoa da eta ia eguneroko normaltasunaren zati gisa erakusten da”
  • Marta Dolado abokatua, EDE Fundazioa eta Osakidetzaren Osasun profesionalentzako Genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean nola jardun jakiteko jarduketa-gida saritu dituzte Euskadin Berdintasun Ministerioak eta EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak antolatutako edizio honetan.

 

“Genero-indarkeria hau planeta osoa zeharkatzen duen errealitate bat da, latitude, kultura, erlijio eta hizkuntza ezberdinetako gizonak protagonista dituen gaixotasun sozial bat. Indarkeria matxista egiturazko arazoa da eta eguneroko normaltasunaren zati gisa erakusten da.  Emakumeen herritartasuna oraindik finkatu gabe dago”. Hala nabarmendu du gaur Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren ordezkariak Bilbon egin den Menina 2021 Sariak emateko ekitaldian. Eta indarkeria matxista bizi den “normaltasun”  horren adibide gisa, ordezkariaren esanetan: “emakumeen %44k ez du salaketa jartzen, behar bezain larria ez denik uste duelako”.

EAEko Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak Menina 2021 Sariak eman dizkie genero-indarkeriaren aurka borrokatzeagatik nabarmendu diren Euskadiko pertsona eta erakundeei. Euskal Autonomia Erkidegoko entitate, elkarte, erakunde eta partikularrek emakumearen aurkako edozein indarkeria mota desagerrarazteko egiten duten lana aitortu eta babesten duten sariak dira.

Joan den irailera arte 4.000 delitu baino gehiago erregistratu dira Euskadin bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako emakumeen aurkako indarkeriaren kategoria guztietan, etxean bertan edo haren sexu-askatasunaren aurka. Horietako bi hilketa burutuak izan dira eta beste lauak saiakera mailakoak. Salaketa gehienak ohiko tratu txar fisikoak, irainak, umiliazioak eta lesioak dira; ondoren, askatasunaren aurkako delituak daude, hala nola mehatxuak, derrigortzeak, behartutako ezkontzak edo jazarpena.

Bosgarren edizio honetan, Marta Dolado Galíndez abokatuak genero-indarkeriaren aurkako borrokan lan nabarmena egin duen euskal herritarrarentzako saria jaso du. Lan horretan erakutsitako konpromisoagatik nabarmendu den euskal kolektibo sozialarentzako Menina Saria EDE Fundazioak jaso du. Bestetan, Osakidetzaren Osasun profesionalentzako Genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean nola jardun jakiteko jarduketa-gida  merezi izan du euskal eremuan nabarmendu den proiektu edo ekimen publikoarentzako Menina Saria genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazioa eta kontzientziazioa hedatzeko duen gaitasunagatik.

Denis Itxaso ordezkariak gehitu duenez, “Matxismo kriminala desagerraraztea da erronka nagusia, gure herrialdeko herritar, alderdi politiko eta erakunde guztien ardura izan behar dena”. Eta gogorarazi zuen Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko Lege Organikoaren zioen azalpenean (2004ko abenduaren 28an onartua) jada hau zehazten dela: genero-indarkeria “ez da eremu pribatuari eragiten dion arazo bat. Aitzitik, gure gizartean dagoen desberdintasunaren sinbolorik basatiena da.” Legeak azpimarratzen duenez,  “emakumeen aurka zuzentzen den indarkeria da emakume izateagatik beragatik, gutxieneko askatasun-, errespetu- eta erabakitzeko gaitasun-eskubideak gabekotzat jotzen dituztelako erasotzaileek”.

 

“Ez da bikote-arazoa, gizartearena baizik”

Hitzaldiaren hasiera Denis Itxasok Erika Tavares gogora ekarri du, genero-indarkeriaren azken biktima Euskadin: “37 urte zituen eta bizitza osoa aurretik. Aste batzuk ziren dibortzioko paperak sinatu zituela. Bizitza berri bat irekitzen zitzaion aurrean... baina bikotekide ohiak hil zuen pasa den urriaren 12an, Vitoria-Gasteizen. Eta izu horren erdian, 17 eta 13 urteko bi semeak, larrialdi-zerbitzuetara deitu zutenak... Erika da indarkeria matxistaren azken biktima Euskadin. Hiltzaileak kendu dio zeukan guztia eta bizi zezakeen guztia. Eta bi umezurtz adingabe utzi ditu, batzuetan ia ahaztuak geratzen diren beste bi biktima”. Eta gogoatu zituen “Genero-indarkeriaren ondorioz hildako emakume guzti-guztiak. Baita tratu txarren emaileen seme-alabei ere, indarkeriaren biktimak ere, haiek baitira amen aurkako mendekurik krudelenaren azken maila”.

Ordezkariak nabarmendu duenez, ahalegin guztiak “gutxi izango dira arazoa zabalduegia dagoen pertzepzio batean dagoen bitartean, hau da, indarkeria hau ‘bereziki’ larria ez delako eta modu pribatuan konpondu behar den bikote-gatazka bat baino ez delako ustea. genero-indarkeria ez da bikote-arazoa, gizartearena baizik. Nagusi den arku mental patriarkalak inokulatu digun eraikuntza kulturala da”.

Itxasoren ustez, “premiazkoa da modu batean bakarrik gizon izan daitekeelako ideia haustea, gizonei emandakoa eta dagokiena onartze hori. Mundua ulertzeko modu horren aurrean, funtsezkoa da beste era batera ulertzea: gizona izan daiteke modu askotako. Maskulinitate berriak hedatzeko eta bultzatzeko programek, Bizkaiko Foru Aldundia garatzen ari denak, alegia, puntu honetan zentzu osoa hartzen dute”.