SEPE eta enpresaburuen elkarteak lankidetzan arituko dira konpainiei ABEEEen izapidetzeari eta tipologiari buruzko informazioa emateko

14/07/2020

  • Gobernuaren Ordezkaritzak hiru bilera bultzatu ditu ABEEEak enpresei informazioa emateko eta laguntzeko asmoz Covid19ko krisiaren inpaktua leuntzeko indargabetzaile handi bihurtzen diren une zail honetan
  • Denis Itxasok nabarmendu du Estatuko enplegu-zerbitzuko teknikarien profesionaltasuna, konpromisoa eta entrega bai eta patronalen inplikazioa ere jarduera ekonomikoari eusteko eta enplegua babesteko orduan.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak Ordezkaritzak, Estatuko Enplegu Zerbitzuaren (SEPE) Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko probintzia-zuzendaritzekin zein CEBEK, SEA eta ADEGI enpresa-erakundeekin lankidetzan, hiru informazio-jardunaldi antolatu ditu "Erregulazio-espedienteak: aplikazio-motak eta -formulak" izenburupean. Jardunaldi horiei esker, 500 euskal enpresa inguruk lehen eskuko informazioa jaso nahiz sor litezkeen zalantzei erantzun ahal izango diete Aldi Baterako Enplegu-erregulazioko Espedienteei buruz.

Denis Itxaso EAEko Gobernuaren Ordezkariak hiru jardunaldi hauek aurkeztu ditu gaur Bilbon: telematikoki egingo dira bihar, asteazkena, Donostian; ostegunean, hilaren 16an, Bilbon; eta uztailaren 21ean, Vitoria-Gasteizen. Jardunaldiok gerenteei, Giza Baliabideetako zuzendariei, administrazio-arduradunei eta, oro har, langileen administrazio-prozesuetan parte hartzen duten pertsona guztiei zuzenduta daude.

Gaur egindako prentsaurrekoan SEPEren Euskadiko koordinatzaileak, Carmen Floresek, honako gai hauek aipatu ditu: administrazioarentzako, enpresentzako, aholkularitzentzako eta gestorientzako espedienteen bolumena bai eta lan egiteko modu berriak ere; lan merkatuaren eta enpresa sarearen ezaugarriak: lanaldi partzialeko lan kontratuak, enplegu anitza eta enpresa txikiak; ABEEEak administrazioan kudeatzeko moduaren aldaketa: langabezia-prestazioa eskatzeko modu berria eta hainbat komunikazio-kanal; eta Covid19 araudien eta langabezia-prestazioen konplexutasuna.

Besteak beste, honako gai hauek arituko dira: langabeziaren eskaera kolektiboa izapidetzea, langileen inguruan gerta daitezkeen aldaketen berri emateko prozedura (SEPEk onartutako afektazioak eta desafektazioak eta aukerak), nola jakinarazi langilearen beraren egoeran izandako aldaketak ABEEEak iraun bitartean (aldi baterako ezintasuna, amatasuna, etab.), Lan-ikuskaritzari aldaketen berri emateko prozedura eta Covid-19rekin lotutako prozesu berezietan aplikagarria ote den, langabezia-prestazioarekiko bateraezintasuna, edo ABEEEa ezinbesteko kasua den edo aurreko izapideekin eta/edo aldaketekin zerikusia duten arrazoi objektiboengatik den kontuan hartuta egon daitezkeen aldeak, edo langabeziagatiko prestazioak arrazoiaren arabera berrikusteko aukera dira  enpresek planteatzen dituzten zalantza ohikoenak.

Jardunaldien garapenean enpresa-erakundeetako ordezkariek eta lurralde bakoitzeko SEPEko arduradunek parte hartuko dute eta enplegu-erregulazioko espedienteetako langabezia-prestazioari buruz hitz egingo dute: Covid 19tik eratorritako espezialitateak eta horien aplikazio praktikoa, eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari bajak eta aldaketak jakinaraztea, Certifi@2 aplikazioaren bidez fitxategiak bidaltzeari aipamen berezia eginez, besteak beste, aldaketak Lan Ikuskaritzari jakinarazteko prozesua barne. Ondoren, bertaratutakoen zalantzak eta galderak erantzungo dituzte.

 

ENPLEGUA DEFENDATZEKO AKORDIO SOZIALA

Joan den ekainaren 26an, Gobernuak eta eragile sozialek sinatutako akordioaren ostean, Ministroen Kontseiluak argi berdea eman zien enpresentzako, besteren konturako langileentzako eta autonomoentzako neurri berriei hurrengo irailaren 30era arte. Enpleguaren Defentsarako II. Akordio Soziala da, elkarrizketa sozialaren emaitza.

Lehenik eta behin, jarduerari berriz ekiteko oraindik arazoak dituzten enpresentzat figura berri bat sortu da: trantsizioko ABEEEa. Bigarrenik, ezinbesteko ABEEEak (lehen partzialak  zirena) luzatzen dira beren langileen zatia berrartzen duten eta maiatzaren erdialdean abian jarri ziren enpresentzat. Gainera, eragile sozialekin egindako akordioan ABEEEe mota berri bat sartu da salbuespenezko kasuetan, hau da, pandemia berragertzearen ondorioz enpresa batek bere lantokia itxi behar duenean.

Segurantzako Ikuskatzailetzak (INSST) Aldi Baterako Enplegu-erregulazioko  espedienteetan (ABEEE) iruzurra hautematea areagotu du baliabide publikoen babesean eta erabilera arduratsuan eragiten duen ikuskapen-kanpaina baten bidez.

Dagoeneko aktibatuta dagoen kanpainak, enpresei ABEEEekin lotutako betebeharrei buruzko bidalketaren bidez egingo diren informazio-jarduketez gain, ikuskaritza-bisitak areagotzea aurreikusten du ez-betetzeak edo jardunbide irregularrak detektatzeko.

Lan Ikuskaritzak, ildo horretan, dagokion Probintzia Ikuskaritzan aurkeztutako salaketei erantzungo die, baldin eta langabezia-prestazioetan iruzurra edo Covid-19 ABEEEarekin lotutako beste iruzur-mota bat ondorioztatzen bada.

 

24/2020 Errege Lege Dekretua, ekainaren 26koa, enplegua suspertzeko eta lan autonomoa babesteko eta industria-sektoreko lehiakortasunerako gizarte-neurriei buruzkoa:

https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2020-6838

 

18/2020 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 12koa, enplegua defendatzeko gizarte-neurriei buruzkoa:

https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2020-4959