GUARDIA ZIBILAREN ZAINDARIAREN JAIKO HITZALDIA
(2021EKO URRIAREN 12A)

GUARDIA ZIBILAREN ZAINDARIAREN JAIKO HITZALDIA<br/>(2021EKO URRIAREN 12A)<br/>

12/10/2021

Egun on guztioi, Eskualdeko jenerala, agintariak, gonbidatuak eta Guardia Zibileko kideak.

Pozten naiz gaur hemen egoteaz. Hau da Euskadin duela egun batzuk sartu ginen normaltasun berri honetan parte hartzen dudan lehen ekitaldia. Pandemiak eragotzi egin zuen duela urtebete jai hau gaur egiten ari garen bezala ospatzea. Beraz, nire poza adierazten hasten naiz, berriz elkartze hau normaltasun berri horretaranzko aurrerapenaren sintoma ona delako, eta nire izenean eta Espainiako Gobernuaren izenean zorionak ematen dizkiot Guardia Zibilari bere zaindari Pilarreko Ama Birjinaren egunean hainbeste hiritarrentzat ziurgabetasun eta larritasunezko hilabete gogor hauetan egindako lanagatik.

Gizartearekiko eta zerbitzatzen ditugun erakundeekiko hurbiltasuna eta harremana sendotzeko aukera ematen duen jaia. Gaur egun, zeremonia hori posible da gizarte osoak egindako borrokari eskeri, erakundeen lan saiatuari eta zerbitzari publikoen konpromiso zein sakrifizio-izpirituari esker.

Zerbitzari publikoak, hala nola Guardia Zibileko agenteak, egoerak eskatzen duen mailan zaudetela erakutsi duzuenak. Zuen Kartillak dioenez, “guardia zibilak bere eginbeharra bete besterik ez du egiten”, ordainetan “esker oneko oroitzapena” baino jasotzen ez duelarik.

 Beraz, eskerrak eman nahi dizkizuet zuetako guztioi hain garai zailetan egin duzuen lan bikainagatik. Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari gisa daramadan urte eta bederatzi hilabeteotan beti izan dut argi Guardia Zibileko agenteen baldintzarik gabeko prestasuna eta zuen erabateko gaitasuna. Horregatik, zuen entregagatik zein herritarren segurtasuna, eskubide eta askatasunen erabilera askea bermatzetzako egunero zuen onena emateagatik, aintzatespen eta esker on publikoa merezi duzue.

Kidegoak 177 urte baino gehiago eman ditu leialtasunarekin eta berdintasunean koexistitzen den espainiar herritartasunarekin konprometituta, dela pentsamenduagatik, erlijioagatik, ideologiagatik, etniagatik, generoagatik edo beste edozein zirkunstantziagatik. Izan ere, horixe da gaur egun Espainia: desberdinen arteko bizikidetza eta tolerantzia zein herritarren eskubide eta askatasunen erabilera askea bere nortasun-ezaugarri bihurtzen dituen herrialdea. Bizitzeko herrialde lagunkoi eta segurua, errealitate kultural eta linguistiko anitz, desberdinaz, aberastasunaren eta ez gatazkaren sinonimoa. Espainiako Jai Nazionala ospatzea, beraz, aniztasuna, aurrerapen sozialak, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borroka, ahulenen babesa, kultura, hezkuntza, ikerketa zientifiko-tekniko eta garapen ekonomikorekiko konpromisoa ospatzea da. Azken batean, kontzientzia zibikoan eta aurrerapenean aurrera egitea, banderak astindu beharrik gabe, eta are gutxiago espainiar on eta gaiztoen artean sailkatzeko bada. Espainia ezin da XXI. mendean identitate itxi, esklusibo eta supremazista bati lotu. Zorionez, kontzeptu kultural irekia da, integratu egiten duena eta ez kanporatu, pluralismoa eta kide izatearen sentimendu desberdinak besarkatzeko gai den indarra duena.

Grande-Marlaska ministroak joan den astean zuen zaindariaren festa ospakizunean gogoratu zituen zerbitzuan hildako Guardia Zibileko kideak. "Beren sakrifizioa beti egongo da erakundearen eta gizartearen oroimenean", zioen. Bada, gaur egun aproposa da haiek gogorarazteko eta haien oinordetza baloratzeko, “haiek oroitzeak ahalbidetuko dizue  nortzuk zareten eta zer egiten duzuen harrotasunez aldarrikatzea bai eta  Espainia seguruago baten aldeko konpromisoa berritzea ere”, adierazi zuen gure ministroak.

Zalantzarik ez dut pandemia honetatik eta aurre egin behar izan diezuen erronka guztietatik Guardia Zibila indartuta atera dela. Egunero eskaintzen duen zerbitzu publikoak bakerako, segurtasunerako eta askatasunerako gure premia soziala irmotzen du. Eta hori berresten dute datu hauek: 2020an konfiskatutako ia 5.000 kilo droga; askatutako gizakien salerosketa-sareen biktimak; terrorismo jihadistaren aurkako borroka, ziberdelituaren aurkakoa...

Guardia Zibilak egokitzeko duen gaitasuna aprobetxatu behar du parean  ditugun erronka zorrotzei aurre egiteko eta antolatutako krimenaren aurkako borrokan berrikuntzaren abangoardian mantentzeko. Baita emakumeek Kidegoan duten presentzia indartzeko ere. Emakumea duela 33 urte Guardia Zibilean sartu izanak erakundea hobetu du, irekiagoa eta modernoagoa bihurtuz, bere eginkizunak modu gizatiarrago eta eraginkorragoan betetzen. Baina oraindik lan asko dugu egiteko.

Bukatuko dut. Badakit gaur zuentzat, harrotasun merezidunez Guardia Zibilaren parte zareten gizon-emakumeok, jai-egun bat dela, berriz elkartzeko eguna, zuen familiekin, zuen lagunekin partekatzeko egun markatua. Beraz, bukatu nahi dut zuen egunean zorionak berriro emanez, zuen eguneroko lanagatik profesionaltasunagatik eta entregatzeagatik esker onak azpimarratuz.

 

Kapitaina, Tente! agindu

(FORMAZIOAK JARRERA BERRIA HARTU ARTE ITXAROTEN DA)

ESPAINIA ETA GURE HERRITARRAK ZERBITZATZEKO KONPROMISOA BERRESTEKO ASMOZ, ALDARRIKATU NIREKIN:

Gora Espainia!

Gora Erregea!

Gora Guardia Zibila!

Eskerrik asko