Euskadiko saskibaloi eta eskubaloi klubek ia 1,3 milioi euroko laguntzak jaso dituzte CSDren eskutik pandemiagatik

Euskadiko saskibaloi eta eskubaloi klubek ia 1,3 milioi euroko laguntzak jaso dituzte CSDren eskutik pandemiagatik

15/12/2021

  • Saski Baskoniak, BilbaoBasketek, Gipuzkoa Basketek eta Club Deportivo Bidasoak laguntza jaso dute txartelengatiko diru-sarreren murrizketak eta Covid-19agatik Gobernuak hartutako salbuespenezko neurriek eragindako krisiari aurre egiteko

 

  • EAEko Gobernuaren ordezkariak, Denis Itxasok: “Gobernuak kontziente da lehiaketako kirolak dakartzan dinamismo ekonomikoaz eta herritarren garrantziaz eta, euskal kluben kasuan, gainera, tradizio eta gizarte-sartze sakona dute”

 

 

Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) 1.275.833 euroko laguntza eman berri die Endesa eta ASOBAL Ligetako saskibaloiko eta eskubaloiko euskal klubei pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko. Funtsean, laguntzak txartelengatiko diru-sarreren murrizketa eta klubek salbuespen gisa hartu behar izan dituzten osasun-neurriak  arintzea du helburu, hala nola Covid-19a detektatzeko probetan beren gain hartu duten kostua. Euskadiren kasuan, laguntzak jaso dituztenak Saski Baskonia eta BilbaoBasket (gaur egun ACBn dihardutenak), Gipuzkoa Basket (pasa den denboraldian ACBn jokatu zuena) eta Club Deportivo Bidasoa (eskubaloi liga jokatzen duena) dira. Maila nazionalean, CSDk (Kultura eta Kirol Ministerioaren menpeko erakundea) ia 9,5 milioi euro eman dizkie saskibaloiko eta eskubaloiko klubei; beraz, euskal taldeek banatutako guztiaren %13,5 lortu dute.

Denis Itxaso Euskal Autonomia Erkidegoan Espainiako Gobernuaren ordezkariak nabarmendu du klubek funtsezko zeregina betetzen dutela gure herrialdeko kirolaren garapenean eta horregatik “erakundeen laguntza izan behar dutela”. CSDk emandako laguntzek “COVID-19ak taldeen ekonomian eragin zituen ondorioak arintzen saiatzen dira, hala nola partidetako txartelen salmentaren ondoriozko diru-sarreren galera. Gizartearen normaltasunera itzultzean kirol-klubak ere sartzen dira”.

Ordezkariak azpimarratu duenez, “lehiaketako kirolaren zati handi batek  pandemiak mugikortasunari ezarri dizkion murrizketen eragina larriki pairatu du. Gobernuak industriari, kulturari edo merkataritzari laguntza garrantzitsuak eman dizkion bezala, sarrera kobratzen duten saskibaloiko eta eskubaloiko lehiaketa-klubek ere beren diru-sarrerak murrizten ikusi dituzte Euskadin”.

Kirol Kontseilu Gorenak Euskadiko saskibaloiko eta eskubaloiko klubei ematen dizkien laguntzak “oxigeno-baloi garrantzitsua da kontu beti delikatuetarako. Gobernuak kontziente da lehiaketako kirolak dakartzan dinamismo ekonomikoaz eta herritarren garrantziaz eta, euskal kluben kasuan, gainera, tradizio eta gizarte-sartze sakona dute”, adierazi du ordezkariak.

Saski Baskoniak 512.218,14 euro jaso ditu guztira, 388.767,41 euro txartelak  galtzeagatik eta 123.450,73 euro osasun-neurriak aplikatzearen ondoriozko gastuetarako. BilbaoBasketek 429.634,86 euro jaso ditu; horietatik 332.165,14 euro sartu ez dituen txartelengatik dira, eta 97.469,72 euro gehiago aplikatutako osasun-neurriengatik. Gipuzkoa Basketek, berriz, 231.728,17 euro jasotzen ditu (120.000 eta 111.728,17 euro, hurrenez hurren).

Bidasoa Kirol Elkarteak 102.252,70 euro jasoko ditu, horrela banakatuta: 77.095 eurotan txartelak galtzeagatik eta 25.157,70 hartu behar izan eta bere diru-sarrerak gutxitu zituen osasun-neurriengatik.

CSDk 2018-19 denboraldia, pandemiaren aurreko azkena, erreferentziatzat hartuta banatu du dirua. Endesa Ligak 2019-20ko denboraldia eten zuen (gainerako lehiaketak bezala), eta azken fasean burutu zuen lehen 12 taldeekin., 2020-21 denboraldia, berriz, zalerik gabe jokatu da, fase erregularreko azken bi jardunaldiak eta titulurako playoffa izan ezik.