Gobernuak ia 900.000 kilo elikagai banatuko ditu Euskadin, egoera ahulenean dauden pertsonei zuzendutako Elikadura Laguntzeko Programaren bigarren fasean

Gobernuak ia 900.000 kilo elikagai banatuko ditu Euskadin, egoera ahulenean dauden pertsonei zuzendutako Elikadura Laguntzeko Programaren bigarren fasean

16/11/2020

  • Denis Itxaso: “Gobernua herritarrak babesteko eta inor atzean ez geratzeko inplikatzen ari da. Proba bat da Elikagaiei Laguntzeko Programa hau, egungo beharrak asetzea helburu duena. Dei egiten diegu herritarrei balio solidarioak ager ditzatela familia askorentzat premia larrikoa den une honetan”.

 

2020ko azaroaren 16a. EAEko Gobernuaren Ordezkari Denis Itxasok Bizkaiko Elikagaien Bankuaren instalazioak bisitatu ditu gaur Miguel Angel Fernandino presidentearen eskutik, 2020ko Elikagaien Bilketa Handiaren lehen eguna dela eta. Espainian elikagai-bankuek pertsona behartsuenen alde egiten duten kanpaina solidariorik handiena da Bilketa Handia, eta aurten azaroaren 16tik 21ra egingo da. Premia biziko oinarrizko elikagaien bilketa funtsezkoa da eta, batez ere, aurten, biltegietako izakinei eusteko eta datozen hilabeteetan baliabide gutxien dituzten pertsonen arreta bermatzeko. Oraingo honetan, eta pandemiagatik hartu behar diren segurtasun-neurriak direla eta, Bilketa Handia hautatutako elikagai-dendako erosketa-ticketari euro batetik kutxatik pasatzean eman nahi den zenbatekoa gehitzea izango da. Elikagairik manipulatu, jaso edo eman beharrik gabe.

Denis Itxasorekin eta Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidentearekin batera, Vicente Reyes Bizkaiko Espainiako Gobernuak Ordezkariordea eta Basaurin dituen biltegietako Bankuko taldeko kideak ere izan dira bisitan. Ordezkariak bertatik bertara ezagutu du Bizkaiko Elikagaien Laguntzarako 2020rako Programaren bigarren fasea, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren (NBEF) bidez abian jarri zuena. Helburua da egoera ahulenean dauden pertsonen beharrak arintzea. Programa hiru fasetan garatuko da herrialde osoan: lehenengoa ekainean amaitu zen; bigarrena irailaren amaieran hasi zen eta laster amaituko da; hirugarrena, berriz, 2021eko lehen hiruhilekorako aurreikusita dago. Banaketaren hiru faseetan, guztira 88,4 milioi kilo/litro elikagai banatuko dira.

Ordezkariak elikagaien bankuen antzeko erakundeen  garrantzia azpimarratu du gaur egungo osasun larrialdi egoeran, COVID-19ren pandemia globalarengatik. "Gobernua herritarrak babesteko eta inor atzean ez geratzeko inplikatzen ari da. Proba bat da Elikagaiei Laguntzeko Programa hau, egungo beharrak asetzea helburu duena. Programa horretaz Euskadiko elkarte-ehunak eta boluntariotzak familia asko pandemiak utzi izan duen egoera delikatutik erreskatatzeko egiten duten lan ordainezina lagundu nahi dugu. Familia horietako askorentzat premia handiko aldia da, eta elkartasunezko balioak erakusteko unea da; horregatik, bilketa handi horretan parte-hartze masiboa izateko deia egiten dugu ".

Bizkaiaren kasuan, bigarren fase honetan Ministerioak 567.584 kilo elikagai emango ditu eta Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta Gurutze Gorriak %50ean banatuko dituzte, 25.700 pertsonengana heltzen. Bere aldetik, Bizkaiko Elikagaien Bankua eta Gurutze Gorria beste 66 elkartetan oinarritzen dira banaketa gauzatzeko eta laguntza behartsuenei iristen zaiela ziurtatzeko. Zehazki, Elikagaien Bankuak laguntza-erakundeak ditu (31 elikagai-entregakoak eta 26 kontsumokoak/jantokikoak) eta 14.159 onuradun dituzte (4.416 familia, 13.479 heldu eta 0-2 urteko 680 bularreko haur).

Ministerioak Bizkaiko Elikagai Bankuari eman dion elikagai-saskian honako hauek sartzen dira: arroza, babarrun egosiak, UHT esne osoa, oliba-olioa, kontserbako atuna, kontserbako sardina, haragi-kontserba (giharra), elikadura-pasta, tomate frijitua, gailetak, barazki-mazedonia, kontserbako fruta, txokolate-irabiatua eta fruta- eta oilasko-tartotxoak.

ELIKADURARI LAGUNTZEKO 2020RAKO PROGRAMAREN BIGARREN FASEA EUSKADIN

Programaren bigarren fasean, Euskal Autonomia Erkidegoan 894.922 kilo elikagai banatuko dira, 890.923 euroko balio ekonomikoaz eta 41.353 onuradunekin.

Bizkaian, 567.584 kilo elikagai banatuko dira 25.682 onuradunen artean; Araban, 80.110 kg elikagai 3.625 onuradunen artean eta Gipuzkoan, 247.226,80 kg 12.046 onuradunen artean.

Ekainean amaitu zen lehen fasean 628.821 kilo elikagai banatu ziren: 62.214 Araban, 391.594 Bizkaian eta 175.014 Gipuzkoan. Guztira 41.907 pertsonari lagundu zitzaien.